Munduko dantzak ikuskizun batean

Guaixe 2019ko mai. 31a, 11:06
2018an Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasle txikiek 'Lion King' ikuskizuna egin zuten.

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasleek 'Munduko dantzak' ikuskizuna eginen dute igandean, ekainaren 2an, Iortia kultur gunean. Bi emanaldi izanen dira: 17:00etan eta 19:00etan

Dantzaren bidez munduari buelta emateko aukera emanen dute Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldian. Eskolako haur eta talde berriek Indiako, Brasilgo, Cubako, AEBko, Txinako, Frantziako, Afrikako, Mexikoko, Hawayko eta Irlandako dantzetan oinarritutako koreografiak eskainiko dituzte. Iortia kultur gunean izanen dira emanaldiak, 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak agortuta daude.

Dantza Eskolako ikasleen hurrengo ikuskizuna Azala izanen da, ekainaren 22an, Iortia kultur gunean. Eskola gazteen eta helduen taldeek eginen dute.