Nazio ikurrak hizpide

Guaixe 2019ko eka. 4a, 12:47

Biltzarrek eta ENAk antolatutako hiru hitzaldiko zikloa asteazkenean hasi eta heldu den astean Altsasura iritsiko da.

“Gure naziorako proposatzen diren izena, armarria, bandera, ereserkia, aberri eguna eta egutegi nazionala, eslogana, nortasun agiria eta internet domeinua”. Horiek dira Biltzarrek eta ENAk Nazio Ikurrei buruz hitz egiteko antolatutako hitzaldi zikloaren mamia. Orain arte hitz egindakoaren berri jaso nahi duenak www.biltzarre.eus web gunera jo dezake. Gainera, iritzia emateko aukera ere eskaintzen du han dagoen foroak.

Egitaraua
Garagarrilak 5, asteazkena
18:30ean Bilboko Zazpi kaleetako Burtsan. Hizlariak: Gontzal Mendibil, Tasio Erkizia, Gaizka Basaldua.

Garagarrilak 12, asteazkena
18:30ean Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Hizlariak: Patxi Zabaletak, Enrike Zelaia, Jose Luis Erdozia, Eneko del Castillo, Iñigo Larramendi, Koldo Martinez Urionabarrenetxea.

Garagarrilak 18, asteartea
18:30ean Zarauzko Etxezabalan.Hizlariak: Iñaki Askoaga, Jose Mari Lejardi, Iñaki Lopez de Luzuriaga.