'Munduko dantzak' dantza ikuskizuna

Guaixe 2019ko eka. 4a, 12:04

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasleek 'Munduko dantzak' ikuskizuna egin zuten igandean. Eserlekutik altxatu gabe ikusleek dantzaren bidezko munduari buelta eman zioten

Kuluka eta Ostara bidaiariekin egin zuten bidaia. Munduari buelta eman zioten, ordu eta gutxiago batean. Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasleek Indiara, Brasilera, AEBra, Txinara, Frantziara, Afrikara, Hawaiira eta Irlandara eraman zituzten ikusleak, hegazkinik hartu gabe. Igone Augusto, Leire Bujanda, Irantzu Gonzalez eta Eneritz Regil irakasleen taldeek egin zuten ikuskizuna. Gainera, eskolako hainbat ikasle gaztek lagundu zuten.

Dantza Eskolaren ikasturteko hurrengo emanaldia ekainaren 22an da. Gazte eta helduen taldeek Azala ikuskizuna egingo dute Iortia kultur gunean.