'Tradiziotik berrikuntzara' dantza ikuskizuna

Guaixe 2019ko eka. 4a, 10:53

Altsasuko Dantza eta Musika Eskolako ikasle txikienek 'Tradiziotik berrikuntzara' ikasturte amaierako ikuskizuna eskaini zuten aurreko ostiralean

Euskal dantza oinarri hartuta, dantza garaikidearen ukituak eman diote Altsasuko Dantza eta Musika Eskolako dantzari gazteek. Horrela, 'Tradiziotik berrikuntzara' ikuskizuna sortu dute. Ikasle txikienek eta gazteenek parte hartu zuten emanaldian.

Dantza eta Musika Eskolako ikasleen hurrengo ikuskizuna Sorkuntza da, garagarrilaren 7an, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Larunbateko ikuskizunean Dantza eta Musika eskolako gazteen taldeek parte hartuko dute eta Huntza, Ken Zazpi, Kherau edo Alboka taldeen musikaren doinuak jarraituz dantzatuko dute.