Osasunbidea ez da etxez etxeko galdeketarik egiten ari

Guaixe 2019ko eka. 5a, 19:41

Jendea Irurtzungo osasun etxearen ondoan.

Nafarroako Gobernuak hala jakinarazi du hainbat sakandarren galderak jaso ondoren.

“Ez Sakanan ezta Altsasun ere. Osasunbideak gaur egun ez da osasunari buruzko etxez etxeko inkestak egiten ari”. Halaxe jakinarazi du Nafarroako Gobernuak hainbat pertsonen kontsulta jaso eta gero. Foru administraziotik gomendioa ere eman dute: “norbaitek zalantzak izanez gero onena nor bere osasun etxera hots egitea da”. Aldi berean, gogorarazi dutenez “osasun txartelari buruzko datuak pertsonalak dira, osasun arreta emateko egoki kreditatutako profesionalei eman behar zaie bakarrik”.