Intxostiapuntan udako ordutegia indarrean da

Guaixe 2019ko eka. 6a, 15:46

Gazteak Intxostiapuntan.

Udako gazte ekintzetan oraindik ere izena eman daitekeela jakinarazi dute.

Intxostiapunta gazte guneak dagoeneko udako ordutegia hartu du eta, beraz, astegunetan 18:00etatik 20:00etara izanen da zabalik. Ordutegi horretan gazteek Intxostiapuntako ohiko baliabideak erabiltzeko aukera izanen dute. Eraikin berean dagoen Gazteendako Informazio Gunearen ateak, berriz, astegunetan 07:30etik 15:00etara ditu zabalik.

Bestetik, Intxostiapunta gazte gunetik jakinarazi dute udako gazte ekintzetan plaza libreak daudela oraindik. Beraz, udagazte hiri kanpalekuan, hondartzarako irteeran edo zaldi ibilaldian parte hartu nahi dutenak izena emateko garai dabiltza. Gaztegunetik pasaz edo 608 617 778 telefonora hots eginez (arratsaldez) edo intxostiapunta@altsasu.net e-posta helbidera idatziz eman daiteke izena.