Ikastolara bizikletan

Guaixe 2019ko eka. 7a, 10:31

Iñigo Aritza ikastolako ikasleen artean bizikletan ibiltzeko zaletasuna sustatu nahi dute.

Pasa den ostiralean, gaur eta hurrengoan Iñigo Aritza ikastolako ikasleek klasera bizikletan joateko aukera dute, beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Ostiral horietan herriko toki jakinetan hitzorduak jarri, tropela osatu eta ikasleek, helduren baten laguntzaz, ikastolarako bidea hartzen dute. Eta klaseak bukatzean, atzera ere, buelta bizikletan egiten dute. Ekimen horrekin Iñigo Aritza ikastolak bere ikasleen artean bizikletan ibiltzeko zaletasuna bulkatu nahi du. Baina horrekin batera ikasleei bizikleta garraio modu bat dela ere erakutsi nahi diete.