Garbi-gunea jartzeko tramiteak aurrera

Guaixe 2019ko eka. 13a, 10:24

Udalaren biltegiaren ondoan egonen da garbi-gunea.

Nafarroako Gobernuak oniritzia eman dio herri lurren zati bati erabilera hori emateko.

Nafarroako Gobernuak Altsasuko Udalari baimena eman dio herri lurretako 917,8 metro karratu Sakanako Mankomunitatearen esku uzteko. Otadia dermioan dago lur sail hori, udal biltegiaren ondoan. Udalak eta Mank-ek adostutako kokagune horretan garbi-gune bat eginen da. Gobernuak baimendutakoaren arabera, udalak lurrak 20 urterako utziko dizkio Mank-i. Epe hori bost urtez bitan luzatu daiteke.