Alde Zaharreko auzokideen festa

Guaixe 2019ko eka. 8a, 12:06
Aterpean bazkalduko dute, karpa dotoreagoetan.

Zazpigarren urtez jarraian elkartuko dira Ferialeku kalean.

Altsasuko Alde Zaharreko auzotarrek euren senidetze festa ospatuko dute gaur. Ferialeku kalean dagoen iturri eta askaren ondoan jarriko dute sukaldea. Goizetik han zikiroa prestatzen ariko dira. Jakina, sukaldariek eta mahaiak eta karpak jartzen dutenek gosaria izanen dute. Aurten 100 bat pertsona elkartuko dira bazkaltzera. Ondoren, musika lagun kantuan eta dantzan ariko dira. Zortzikoa ere dantzatuko dute. Giro ederrean iluntzera arte egoteko asmoa dute.