Lagunen artean irauten ikasten

Guaixe 2019ko eka. 7a, 08:42

Castillo Suarez idazle altsasuarrak 'Irautera' poesia liburu berria aurkeztu zuen Galarretako Kukuma etxean, igandean, lagunen artean

Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren liburuaren editorearekin batera egin zuen Castillo Suarezek Irautera poesia liburuaren aurkezpena. Natura eta Altsasuko inguruak oso presente daude liburuan, izan ere, zuhaitzek poemen arteko lotura egiten dute. Hortaz, Galarretako Kukuma etxea, Aratzaren pean, inguru eta giro ezin hobea zen aurkezpena egiteko.

Lagun asko gerturatu ziren Galarrerataraino Suarezekin liburuaren kaleratzea ospatzeko. Tartean sakandar asko egon ziren, baita euskal literaturaren aurpegi ezagunak ere, besteak beste, Bernardo Atxaga idazlea.

Castillo Suarezek bertan zeuden Joseba Otondo, Miren Agur Meabe eta Joanmari Larrartendako eskertza hitzak eskaini zituen, eta Irautera-ren hainbat pasarte irakurri zituen.