Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako 'Sorkuntza' ikuskizuna

Guaixe 2019ko eka. 11a, 15:08

Ikasturte amaierari emateko Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleek Sorkuntza ikuskizuna eskaini zuten Iortia kultur gunean. Betiko doinuen eta gaur egungoen doinupean dantzatu zuten dantzariek, euskal dantza guztiz garaikidea dela erakutsiz

Huntza, Ken Zazpi, Kherau, Hevia eta Alaboka taldeen musikan oinarritutako koreografiak egin zituzten Altsasuko Musika eta Dantza eskolako ikasleek. Euskal dantzari ukitu garaikide eta sutilak gehitu diote, dantza tradizionala gaur egunera ekarriz. Iñaki Agirre da Eskolako dantza irakaslea eta ikuskizunaren koreografoa.