Altsasukoak aske 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu dute

Duela bi urte antolatutako Altsasukoak Aske saski torneoan parte hartu zutenak.

Altsasuko Intxostiapuntako saskibaloi pistan jokatuko da, larunbatean, 10:00etatik aurrera. Egun osoko festa izanen da eta txapelketaz gain, parrillada, musika, elkarretaratzea eta beste izanen dira

Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak Altsasukoak aske 3x3 Saskibaloi Txapelketa antolatu du larunbaterako, Altsasuko Intxostiapuntako saskibaloi pistan. Egun osoko ekimena izango da, kirola, festa eta aldarrikapena uztartuko dituena.

Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera txapelketari, eta izenak dioen bezala, hiru kidez osatutako taldeen arteko saskibaloi txapelketa izango da. Bi kategorietan jokatuko da, nesken eta mutilen kategorietan. Saskibaloi txapelketan parte hartu nahi duten taldeek ondoko telefonoan eman beharko dute izena: 608 163 752.

Goizeko 10:00etan hasiko dira partidak, baina gero geldialdia eginen dute, 14:00etan parrilladaz gozatzeko aukera izango baitute. Ondoren, berriro saskibaloi partidek jarraituko dute, eta giroa berotzeko 17:00etan DJ Txenek musika jarriko du. Finalaren aurretik kontzentrazioa eginen dute saskibaloi jokalariek eta txapelketa ikustera hurbilduko diren zaleek, ╩║Altsasukoak kantxara!” lelopean, eta indarrak berreskuratu eta festa borobiltzeko gaueko 22:00etan bokatada izanen da.