Geltokitarrak kontu kontari

Guaixe 2019ko eka. 15a, 10:58

Hirugarren aldiz bazkaltzera elkartu ziren.

Altsasuko Txunkai edo Geltoki auzoan bizi izandakoak larunbatean elkartu ziren. Batzuk kanpoan bizi arren buruan ongi iltzatuak dituzte Geltoki auzoan bizi izandakoak eta horiek biziberritu zituzten adiskidantzazko bazkarian. Giro onean errepasatu zituzten garai bateko auzoko kontuak eta heldu den urtean biltzeko asmoa berretsi zuten.