Argentona kantuz

Guaixe 2019ko eka. 15a, 12:13
Martxoaren 24 manifestazioan sortu zen Argentonara joateko aukera.

Kantu poteo taldeak eta fanfarreak Katalunian emanen dute asteburua.

Altsasuko auziko bigarren epaia salatzeko jendetzak hartu zuen herria. Hainbat altsasuarrek euren etxeak zabaldu zituzten. Eta asteburu pasa etorritako jendearekin ere harremanak sortu ziren. Egun horretan erabaki zuten, antza, argentondarrek eta altsasuarrek Katalunian zerbait egitea. Eta asteburuan izanen da: Argentona eta Altsasu askatasunaren alde elkarrekin kanta. Kukuerreka kantu poteo taldeak eta Zangitu fanfarreak parte hartuko dute.

Bihar, 17:30ean, kalejira eginen dute eta 18:15ean alkateak harrera eginen die. 18:30ean Mozal Legeari eta haren ondorioei buruzko hitzaldia izanen da. Gainera, Altsasu Gurasoak taldeko kideek bideo-konferentzia bidez parte hartuko dute. 21:00etan herri-afaria izanen da eta ondoren Fermin Valencia eta Argentonako deabruek parte hartuko dute. Domekan, berriz, 11:30ean, Askatasunaren aldeko musika emanaldia eskainiko dute. 13:00etan bazkaldu eta 15:45ean argentondarrek agurra jasoko dute etxera bueltan abiatuko diren altsasuarrak.