Pintxo-pote lehiaketa gaztetxean

Guaixe 2019ko eka. 14a, 13:57

Gaurtik aurrera ostiralero izanen da. Kuadrillek izena emateko aukera dute oraindik

Isunen aurkako taldeak kuadrilla arteko pintxo-pote lehiaketa antolatu du hurrengo ostiraletarako Altsasuko Gaztetxean. Astero-astero kuadrilla batek pintxoak egin beharko ditu, edaria zerbitzatzearekin batera. Kuadrilla parte-hartzaileek baldintza bakarra bete behar dute: gehienez 45 euro gastatu. Ostiralero gaztetxeko pintxo-potera joaten direnak izanen dira pintxoak baloratuko dituztenak. Azkeneko ostiralean jakinaraziko da zein den pintxo irabazlea. “Irabazlearendako sari zoragarria” iragarri dute.