Euskaraldiak bi hitz utzi zizkigun: ahobizi eta belarriprest. Euskararen erabilera handitzeko ariketa 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egin zen. 11 egun haietan hainbat euskaldun aktibatu ziren, euren hizkuntza ohiturak aldatu zitzaketela edo aldatu nahi lituzkeela sinistuta. Bigarren Euskaraldia heldu den urteko udazkena akaberan izanen da. Lehen edizioan bezala, bigarren Euskaraldiak ere aurrelana eskatuko du, belarriprestak eta ahobiziak aktibatu behar direlako. Horregatik, euskaltzale altsasuarrei bilera irekian parte hartzeko deialdia egin zaie, Euskaraldiko lehen pausoak ematea nahi luketen jakiteko.