Sakana Igeriketa Taldetik azaldu dutenez, taldean izena emateko epea zabalik dago irailaren 12ra arte. Horretarako, interesatuek Whattsap mezua bidali dezakete 644 92 50 22 telefonora edo mezua bidali sakanaigeriketataldea@hotmail.com posta elektronikora. Bertan emango dituzte beharrezko argibide guztiak, Sakana Igeriketa Taldeko informazio guztia, ordutegiak eta beste.