Autobusak betiko geltokira bueltatuko dira

Guaixe 2019ko eka. 29a, 12:40

Isidoro Melero kaleko autobus geltokia.

Astelehenean izanen da.

Altsasuko Udalak bando bidez jakinarazi duenez, Ermita eta Isidoro Melero kaleetako sareak eta zoladura berritzeko lanak despeditu ondoren autobusak autobus geltokian geldituko dira atzera ere. Hori garilaren 1etik, astelehenetik aurrera izanen da. Udaletik gaztigatu dutenez, Irun eta Madril arteko joan-etorriak egiten dituzten autobusek Idertzegain kalean gelditzen segituko dute eta Iruñea eta Bilbo arteko lotura egiten dutenek Iruñea etorbidean, suhiltzaileen parean.