'Napardeath'-eko zonbiak eta momiak, Altsasun

Guaixe 2019ko eka. 21a, 09:42

Trilogiaren hirugarren filma, Napardeath, proiektatuko dute gaur, ostirala, 20:00etan, Kukuerreka elkartean

Zonbi karlistak, banpiro jeltzaleak eta momia abertzaleak dira filmeko protagonistak. Gainera, altsasuarren baten bat ere filmean agertzen dira. Urbasan grabatu zuten "azken guda". Atzo, osteguna, trilogiaren lehenengo bi filmak proiektatu zituzten Kukuerreka elkartean: Ataun of the dead eta Joxean's Hil Eben. Gaur trilogiaren azken filma proiektatuko dute: Napardeath. 20:00etan izanen da emanaldia, eta filmetako egileak egonen dira ere.