'Azala' dantza ikuskizuna izanen da, Iortian

Guaixe 2019ko eka. 21a, 12:34
Iaz 'Zarata' ikuskizuna egin zuten Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasle nagusienek.

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolaren ikasturteko bigarren eta azken ikuskizuna izanen da bihar, larunbata, 18:00etan eta 20:00etan, Iortia kultur gunean. Ikuskizun honekin kultur gunearen denboraldia amaituko da udako oporrak pasa arte

Dantza Eskolako "nagusien" taldeek eginen dute Azala ikuskizuna bihar. Hortaz, 10 uretik gorako 120 dantzariek parte hartuko dute, 12 taldetan banatuta. Irantzu Gonzalez dantzariak eta eskolako zuzendariak azaldu duenez, ikuskizun oso "garaikidea" izanen da. Gainera, urtero berritzen eta harritzen saiatzen da, eta iaz egin zuten Zarata ikuskizunarekin alderatuz "oso ezberdina" da.

Azala ikuskizunarekin azalak sentitzen eta islatzen duena, eta bere malgutasuna adierazi nahi dute. Izan ere, koreografoak azaldu duenez, "gure bizitza osoa gelditzen den leku bat da azala".