Jaialdi bat baino gehiago

Guaixe 2019ko eka. 27a, 13:50

Ikusleak liluratuta atera ziren Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasle nagusienen taldeek egindako 'Azala' ikuskizunarekin

Guztira, 10 urtetik gorako 120 dantzariek parte hartu zuten, sei taldetan banatuta. Azalaren malgutasuna, eta sentitzen eta islatzen duena zen ikuskizunaren gaia; hortaz, dantzariak azala bihurtu ziren agertokian.