Pentsiodunen hitzordu bikoitza

Guaixe 2019ko uzt. 1a, 10:42

Pentsio duinen aldeko aldarrikapena astelehenero errepikatzen da.

Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa gaur, 12:00etan, Altsasuko udaletxe parean. Hartan parte hartzera deitu dute. Ondoren, alkatearekin elkartuko dira.

Astelehenero moduan Sakanako Pentsiodunen eta Adinduen Koordinakundeak pentsio duinen aldeko kontzentrazioa eginen du eguerdian udaletxe parean. Aldi berean, adinduendako zerbitzu egokiak eskatzen ari da Koordinakundea. Horregatik, azken bi asteetan Aita Barandiaran adinduen egoitzaren egoerarekin kezka azaldu dute. Egoitza parean elkarretaratzea egin zuten duela bi aste eta “etorkizuneko erabiltzaile posible” diren heinean euren kezkak azaldu zizkioten kudeatzaileari. Pasa den asteko elkarretaratzea idatzia udaletxean aurkezteko baliatu zuten eta Javier Ollo Martinez alkateak gaur, 13:00etan, hartuko ditu. Altsasuko alkatea adinduen egoitzako patronatuko presidentea ere bada.