Sociedad Deportiva Alsasuak Milakoloreren aldeko futbol partida inklusiboa antolatu zuen aurreko larunbatean Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian. Elkartearen aldeko diru bilketa egiteaz gain, Milakoloreko neska-mutikoek behar bereziak ez dituzten SDAko futbolari gaztetxoekin batera aritu ziren futbolaz gozatzen.