Urtero bezala, San Pedro ermitara erromeria egin zuten altsasuarrek ekainaren 29an, sainduaren egunean. Sanpedrozelaian meza egin zen, baita zortzikoak dantzatu ere. Aurtengo etsai nagusia beroa izan da, eta haizemaileak eta ura botatzeko tresnak izan ziren eguneko protagonistak. Udalak zilarrezko tazetan ardoa eman zuen, eta, bazkaldu ostean, puruak banatu zituen.
Eguerdian, Altsasuko auziagatik espetxeratutako gazteen aldeko zortzikoa dantzatu zuten altsasuarrek. Altsasu Gurasoak taldeak esan zuenez: "Altsasuko herriak, San Pedroko erromerian, gure seme-alabendako justizia eskatzen jarraitzen du".