Azken egunak Altsasuko festetako kartelak aurkezteko

Guaixe 2019ko uzt. 8a, 12:46
2018ko Altsasuko festen hasiera.

Altsasuko Udaleko kultura zerbitzuak festak iragarzteko kartel lehiaketa jarri zuen martxan eta datorren ostiralean, uztailaren 12an, amaituko da lanak entregatzeko epea

Altsasuko festetako kartel lehiaketaren helduen modalitatean lanak aurkezteko epea ostiralean, uztailaren 12an, amaituko da. Proposamenetan, derrigorrez, Altsasuko festak 2019 / Fiestas de Alsasua 2019 testua agertu behar da. Lanak plika sistemarekin entregatu behar dira Iortia kultur gunean. Hortaz, izenburu bat jarri behar zaio, eta gutun-azal baten barruan egilearen datu pertsonalak idatzi. Lana eta gutun-azala estalita aurkeztu behar dira. Informazio guztia: altsasu.net web gunean dago. Garagarrilaren 12an amaitu zen haur kategorian lanak entregatzeko epea.

 

Parte hartzen duten karte guztien artean epaimahaiak hiru kartel finalista aukeratuko ditu eta, ondoren, uztailaren 18tik 24ra herri bozketa izanen da. Urtero bezala, lehiaketaren kartel irabazlea festetako egitarauaren azala izanen da. Kontrazala haur kategoriaren kartel irabazlea izanen da.

Altsasuko festak irailaren 13tik 17ra ospatuko dira, eta festetako aurreko astean, lehiaketara aurkeztutako lan guztien erakusketa eginen dute.