Erkudengo ermitan hitzordua

Guaixe 2019ko uzt. 13a, 14:00
Ermita kanpoan egiten da meza eguraldiak laguntzen badu.

Bihar goizean ermitara bueltan eramanen dute ama birjinaren irudia.

Soroak eta basoak zaindu eta babesten dituen igurai edo zaindari ona da Erkudengo Ama. Hala kantatzen diote urtero altsasuarrek bere egunean. Eta, atzera ere, eginen dute igandean. Ama birjinaren irudia urte guztian ermitan izaten da, bederatziurrenerako herrira ekartzen duten aldian  izan ezik. Hura presente izan da egun horietako 20:00etako mezetan.

Bederatziurrena despedituta, Erkudengo Amaren irudia bere ermitara bueltan eramanen dute altsasuarrek. Egiteko hori igandean, 09:30 aldera eginen dute. Larrezabal, Murgileko bidetik barna, N-1 errepide zaharrera atera zen segizioa eta handik Ulaiarko ermitaraino iritsiko dira. 3,5 km-ko bidean irudia bizkar gainean eramanen dute hainbaten artean. 11:00etan meza izanen da. Eguraldiak laguntzen badu 1791n ermitari egindako aterpean jarriko dute Erkudengo Amaren irudia eta handik emanen du meza apaizak. Elizkizunaren akaberan ama birjinari eskainitako abestia kantatuko dute altsasuarrek.

Elizkizunaren ondoren ermita inguruan elkartutakoek gosaldu eginen dute. Jatekoa bulkatzeko udalak ardoa banatuko du. Txistularien txanda izanen da ondoren, jota, porrusalda eta zortzikoa joko dituzte. Lagun taldeak elkarrekin bazkalduko dute.

Ama Birjina Erkudengoa 


Ama Birjiña Erkudengoa

elurretako zuriya.


Esku batian iguzkiya ta


beste eskuan auriya.


Hark guretako gorderik dauka


komeni zaigun guziya. 





Igurai on bat daukagularik


ermita txiki batian. 


Hodeiak eta tenpestadiak


bialtzen ditu bertatik. 


Eta frutubak oso ta leiyal 


gordetzen ditu gugatik. 





Ama Birjiña Erkudengoa


pekatarien ama zu,


pekatutikan libratutzeko


arkitasun bat egidazu. 


Edo bestenaz galdu naiz ni


desanparatzen banauzu. 





Lurreko plantak eukusi ezkero.


Nezesidade haundian, 


Altsasuarrak dute kostunbre


disponitzia herrian, 


Ekar dezagun Erkur indarra 


ia gandegu premian.

Erlazionatuak

Erromeria Erkudenen

Guaixe 2016 uzt 11 Altsasu