Gaur hasi, uztailak 18, eta uztailaren 24ra artea altsasuarrek kartel lehiaketara aurkeztutako hiru finalisten artean bat aukeratu beharko dute. 16 urte gorako altsasuarrek parte har dezakete bozketan, eta Iortia kultur gunean, 012 telefonora deituz edo Altsasuko udaleko web gunean eman dezakete bozka. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezake.
Altsasuarrek epaimahaiak aukeratutako hiru lanen artean bat aukeratu behar dute. Hortaz, hauek dira kartel lehiaketaren hiru finalistak: Bilgune, Erraldoien kalejira eta Jaiak.