Udan ere, dantzan

Guaixe 2019ko uzt. 19a, 10:17

Udaran dantzan kanpalekuan parte hartu zuten dantza ikasleen familia argazkia. UTZITAKOA

Udaran dantzan kanpalekuan 27 dantza ikaslek parte hartu zuten

Irantzu Gonzalez dantza eskolako Udaran dantzan kanpalekuan parte hartu zuten 27 ikasleak aurreko aurreko asteko astelehenetik igandera arte. Baztango landa-etxe batean egin zuten ikastaro trinkoa. 8 eta 14 urte bitarteko haurrek parte hartu zuten kanpaldian, eta Irantzu Gonzalez eta Igone Augusto irakasleen gidaritzapean dantza lirikoan, funky-an, garaikidean eta jazz-ean murgildu ziren. Gainera, Iñigo Palomorekin gorputz heziketa landu zute. Kanpalekua euskaraz izan zen.

Igandean, kanpalekuari amaiera emateko, astean zehar ikasitakoa erakutsi zuten gurasoen aurrean. Taldeka egindako koreografiak erakutsi zituzten.