Pentsiodunak mobilizazioak eta greba prestatzen ari dira

Guaixe 2019ko uzt. 22a, 10:04

Pentsio duinen aldeko aldarrikapena astelehenero, 12:00eta, Altsasuko udaletxe parean egiten da.

Adinduen eguna lastailaren 1ean da eta data horren inguruan manifestazioak eta bestelakoak egitea aurreikusten dute pentsio duinen aldeko mugimenduko kideek. Aldarrikapen hori, 1.080 euroko gutxieneko soldata izatea eta pentsioak Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratzea, urteroko igoera gutxienez KPIaren parekoa izatea, pentsio publikoak babestea eta 2011ko eta 2013ko erreformetako jasangarritasun faktoreak kentzea dira pentsiodunen kolektiboek egiten dituzten aldarrikapenetako batzuk. Eta horiek zabaltzeko pentsiodunen kolektiboak sindikatuekin hizketan hasi dira aldarrikapen horien alde azaroan greba egiteko aukera aztertzeko.