Tafallak III. Emakumezkoen Tafalla Trofeoa hartu zuen igandean, aldi berean Nafarroako Txapelketa zena eta Euskaldun Txapelketarako baliagarria zena. Kadeteen mailan 37 km-ko lasterketa jokatu zen eta tropel nagusia batera iritsi zen helmugara. Esprint jendetsuan Nafarroa Ermitagaña taldeko Laia Puigdefabregas gailendu zen (1:06:01). Bere taldekide Nahia Imaz sakandarra hirugarrena sartu zen, denbora berean, eta Nafarroako Txapelketan bigarren nafarra izan zen.
Junior mailan Susana Perez (Hyunday) gailendu zen eta afizionatuen elite mailan Mireia Trias (Sopela Women’s), baina lehen nafarra Ainara Elbusto (Bizkaia Durango) izan zen.