Zelaia kantuz zoriondu zuten

Guaixe 2019ko uzt. 27a, 11:26
Enrizke Zelaiarekin batera kantatzen eta dantzatzen bukatu zuten parte-hartzaileek.

80. urteurrena zoriontzeko hainbat herritarrek propio sortutako kanta abestu zioten.

Enrike Zelaiak 80 urte bete zituen hilaren 13an. Urtebetetzea zela eta Joseba Salegiri Zelaia omentzeko kantu bat sortzea bururatu zitzaion. Enrikeatzen izenburuko kantua sortu zuen. Hartan Zelaiak zabaldutako te saloia, akordeoilari ibilbideari, bere tabernan izaten ziren tertuliei eta herri inauteriei egiten die aipamena.

Behin kanta sortuta, Salegik kantaren berri whatsapp bidez altsasuarren artean zabaldu zuen eta joan den ostegunerako hitzordua jarri zuen. 25 bat herritarrek bat egin zuten deialdiarekin eta Gure Etxea ondoan pixka bat entseatu ondoren, Enrike Zelaiaren etxera jo zuten. Balkoira ateratzeko eskatu zion Salegik eta hala egin zuenean jaso zuen abestutako oparia. Zelaiak eta Loli emazteak harrituta lehenik, hunkituta gero, jaso zuten abestia. Jendartera jaitsi ziren biak. Auzatea izan zen. Zelaiari Zorionak zuri kantatu zioten, eta berak akordeoi txikiaz jota eta porrusalda joz eskertu zuen. Jendea dantzan jarri zuen, baita kantatzen ere.

Aste honetan Salegi eta Zelaia hizketan izan dira. Musikariak kantari zenbait moldaketa egin eta hura grabatzea aztertzen ari dira. Salegik txarangek jotzeko moduko abestia bihurtzea nahi luke.

Erlazionatuak

Enrikeatzen

Guaixe 2019 uzt 24 Altsasu