Biak Bat elkarteak urteak daramatza animaliak lagundutako programak egiten. Oraingoan, programa berritzailea aurkeztu du: Irakurkide. "Guk ez ditugu horrelako tailerrak ezagutzen". Josune Azpiroz Imaz Biak Bat-eko kideak azaldu duenez, irakurketa tailerrak badira, "baina zailtasunak dituzten haurrei bidartutakoak". Irakurkide programa haurren eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko programa bat da, eta helburua "animalien bitartez ahozko erabilera eta irakurketa sustatzea" da.
Txakurrak eta irakurketa uztartu ditu Biak Bat-ek. Galdera normala da: nola? "Guri oso erraza egiten zaigu pentsatzea nola lagun dezakete txakurrek irakurketan. Baina hasiera batean normala da galderak egitea". Txakurren presentzia harurendako zerbait berria dela esa du Azpirozek; horatz, arretan, motibazioan eta grinan laguntzen dute. "Orokorrean haurrei ez zaie irakurtzea gustatzen, ez dute zerbait dibertigarria bezala ikusten".
Txakurrak eta jolasak
"Irakurtzea gustatzen zaizue?", galdetzen dute Irakurkide tailerren hasiera. "Ez" handi bat izan ohi da erantzuna. "Eta txakurrak gustatzen zaizkizue?". Eta, erantzuna, baietz. Haurrendako zerbait berria denez, motibazio horretatik irakurzaletasuna susatzen dute Biak Bat elkarteko kideek. Beraz, txakurrekin irakurriko dutela esaten dietenean, haurren aurpegiak aldatzen direla esan du Azpirozek.
Irakurkide programan ekintza deberdinak egiten dituzte. Guztiek jolasak eta txakurrak uztartzen dituzte. Euskal mitologia gaia landu dut. Tailerretan, hasteko, txakurrak aurkezten dituzte, eta ukitzekoo aukera ematen die. "Txakurrekin kontaktua izateko gogoa izan ohi dute". Tailerretako batean, esaterako, parte hartzaileak taldeetan banatzen dituzte eta talde bakoitzean banaka eta tarteka ipuin bat irakurri behar dute: "txakurrek ez dakitela irakurtzen esaten diegu, eta ipuina irakurri behar dietela".
Txakurrak oso "adi" egoten dira, eta haurren ondoan lasai gelditzen dira. Ipuinak kontatzen bukatzen dutenean, "txakurrak eramandako" galderak erantzun behar dituzte. "Txakurrek txartel bat eramaten diete, eta txartel horretan zenbaki bat dago. Fitxa batean galderak daude, eta zenbakikoa erantzun behar dute". Ariketa honekin ulermena ere lantzen dute. Beste tailer batean, txakurrek ipuin baten zaitak eramaten dizkiete eta haurrek ipuina osatu behar dute, gero irakurtzeko.
Irakurzaletasuna da Irakurkide programaren helburu nagusia. Izan ere, Azpirozek azaldu duenez, haurrek zailtasunak izan ohi dituzte irakurtzeko, "kostatzen zaie", eta ez dute irakurri nahi. "Txakurra oso gustura egon dela esan genion irakurtzeko arazoak dituen haur bati, eta irribarrea atera zitzaion".
Proiektua osatzeko Euskarabidearen laguntza izan zuten. Gainera, hainbat laguntzaile izan dituzte ere. Esaterako, Arkatz liburu-dendako dendariak eta Castillo Suarez Mainamikirriren ipuin-ilustratuaren idazleak tailerretan parte hartu zuten. "Mainamikirri gure taileretako pertsonai nagusia izan da". Hemengo kondairak eta ipuinak ezagutarazi nahi izan dute ere. Gainera, Altsasuko haurren eta gazteen zerbitzuen laguntza izan dute, eta oso "eskertuak" daude: "zerbait berria azaltzen duzunean, baztuetan ez dakizu nolakoa izango den. Hemen lehenengo momentutik konfiantza erakutsi digute". Esperientzia oso polita izan dela esan du Azpirozek.
Elkarteak proiektu asko jarri ditu martxan. Batzuk denbora irauten dute, eta Irakurkide proiektu berri hau ere aurrera jarraitzea gustatuko litzaieke.