Sunsundegui enpresako zuzendari nagusi Jose Ignacio Murillok, finantza zuzendari Javier Otazuk eta merkataritza zuzendari Andrey Solntsevek egin zioten harrera Manu Aierdiri ostiral goizean. Jarduneko Ekonomia Garapeneko lehendakari-ordeak haien ahotik ezagutu zituen Ibarrea industrialdean dagoen enpresaren handitze eta berritze planak. Sunsundegik 7 milioi euro inbertitu ditu lantegia handitu eta hobetzeko. Horrek autobusak karrozatzeko duen gaitasuna bikoiztu eginen du. Aldi berean, azken hilabeteetan 150 pertsona kontratatu dituzte. Gaur egun 500 langile ari dira lanean.
Sunsundeguiren ekoizpenaren zati handi bat atzerrirako da. Berriki SC5 modeloko 143 autobus Dubaira bidali ditu (eskualde, eskola edo distantzia motzeko garraiorako). Dubaira SB3 modeloko beste 373 autobus eginen ditu orain (distantzia motz eta ertainerako diseinatuta). Eskaeren zerrenda daude Irlandako garraio enpresa publikoarendako SB3 autobusaren 150 unitate eta Ipar Irlandako enpresa batendako 120 SC5 unitate.