Pink Tones taldearen kontzertua izanen da ostiralean

Kultur 2019 Altsasura iritsiko da

Guaixe 2019ko ira. 2a, 18:06
Pink Tones taldearen kontzertua. UTZITAKOA

Nafarroako Gobernuaren udako kultur prograzioaren barruan, Pink Tones taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, irailaren 6an, Altsasuko Foru plazan

Pink Tones Pink Floyd mitikoaren talde tributua da. Welcome to the Machine Tour 2019 birarekin taldeak estatu osoan kontzertuak eskaini ditu, eta ostiralean, irailaren 6an, Altsasun geldiunea eginen du. Kultur 2019 programaren barruan kontzertua eskainiko du. Emanaldia 23:00etan izanen da, Foru plazan. Bi ordu baino gehiagoko ikuskizuna izanen dela esan dute taldekideek.

Nafarroako Gobernuko Kultur 2019 programak udako arratsaldeak eta gauak kulturaz betetzea du helburu. 1996. urtetik egiten da eta aurtengo edizioan bi proposamen ekarri ditu Sakanara: uztailan Baobabs Will Destroy Your Planet euskal indi taldea egon zen Olaztin eta ostiralean Pink Tones rock taldea izanen da. Gainera, Kultur 2019 programaren barruan ere Beietz! talde arbizuarrak kontzertua eskaini zuen Izabako anfiteatroan, abuztuaren 9an.