Sergio Garcia de Eulatek Nizako Triatloi Mundialean hartuko du

Guaixe 2019ko ira. 6a, 10:57

Igandean jokatuko da Niza 70.3 World Championship ironmana eta munduko triatleta onenak ariko dira bertan

Igandean Niza 70.3 World Championship ironmana jokatuko da Frantziako hirian. Bertan munduko triatleta onenak ariko dira: birritan munduko txapelduna izan den Javier Gomez, Alistair Brownlee, Patrick Lange, Sebastian Kienle, Frederic Van Lierde, Daniela Ryf, Mirinda Carfare, Leanda Cave, Judith Corachán ... Izen handi horien artean Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate altsasuarrak hartuko du parte. Egin beharreko lana ez da edonolakoa: 2 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrika. 

Milaka atleta ariko dira guztira, 100 herrialde baino gehiagokoak, munduko 115 triatleta onenak tarteko. Halako tamainako proban parte hartzeko, disfrutatzeko eta munduko onenen artean aritzeko asmoekin doa Garcia de Eulate Nizara, jakitun baita ez dagoela bere sasoirik onenean, eta proba gogor horri aurre egiten laguntzeko Tomas Guiradoren eta Xabi Gonzalezen laguntza izango du altsasuarrak.