Extremadurako eguna ospatuko dute

Guaixe 2019ko ira. 6a, 13:51
Musika, kanta, dantza eta jatekoak ez dira faltako.

La Encina elkarteak iganderako egitaraua prestatu dute .

Guadalupeko Amaren egunarekin batera ospatzen da Extremadurako eguna. Horregatik, La Encina Extremadurako kultur elkarteak ospakizuna antolatu du domekarako. Egitaraua 10:00etan hasiko da, Extremadurako ogi-apurren gosariarekin, elkarteak. 11:30ean Extremadura doinuz edertutako meza hartuko San Juan ermitak. Ondoren auzatea izanen da ermitaren kanpoko aldean (eguraldiak lagunduko ez balu elkartean). 

Extremadurako eguneko ospakizunak herri-bazkariarekin segituko du. Majo bazkaldu ondoren, Iortia kultur gunera joanen dira, Iruñeko Raices y Brotes Extremadurako kultura elkarteko Brotes de Encina taldeko abesbatza eta dantza taldeak folklore jaialdia eskainiko baitu.