2017ko lastailaren 1ean 2.286.217 kataluniarrek autodeterminazio erreferendumean botoa eman zuten. Egun hura eta hurrengoen Katalunian arrastoa utzi zuten. Ernest Vilak Octubre dokumentala osatzeko Calella hiria hartu du ardatz gisa. Baina Pineda eta Sant Cebrià de Vallalta herrietako “pintzelkada” batzuk ere hartu ditu. Egun hartan Kataluniako edozein herrietan gertatutakoaren isla bihurtuz dokumentala. Ikus-entzunezkoan hainbat ahots entzuteko aukera dago: Carles Puigdemont presidentea, polizia kargek kaltetutako pertsonak, kazetariak, suhiltzaileak, apaizak, senatariak, eurodiputatuak, ideologia guztietako politikariak eta hainbat erlijioetako pertsonak barne.
Lekukotzak ematen dituztenen artean dago Bel Pozueta altsasuarra. Altsasukoak Aske herri plataformak Octubre dokumentalaren emanaldia prestatu du Diada egunean, Kataluniako Nazio Egunean.