Irailaren 16an, astelehenean, ospatuko da Kuadrilen eguna, eta egun osoko egitaraua prestatu dute: besteak beste, bakarrizketak, kuadrilen bazkaria, elektrotxaranga, eta kuadrilen arteko olinpiadak eta play back erronkak. Parte hartzeko "kuadrila batek beste bati olinpiadetarako eta play back-erako erronka botako dio", sare sozialen bidez edo tabernetan jarritako zerrendetan. Asteartean, irailaren 10ean, amaitzen da erronkak partekatzeko epea.