Extremadurako egunean dantzari eta kantari

Guaixe 2019ko ira. 11a, 12:43

Extremadurako eguna, Guadalupeko ama, ospatu zuten Altsasun igandean. La Encina Extremadurako kultur elkartea izan zen ekitaldiak antolatzeaz arduratu zena. San Juan ermitako mezaren eta hamabitakoaren ondoren kantuan eta dantzan aritu ziren.