Altsasuko festak 2019

Festetako erakusleiho lehiaketa martxan da

Guaixe 2019ko ira. 12a, 10:04
Aurreko urteko erakusleho bat.

Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) eta Altsasuko Peñek III. Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute. ADE kide diren hainbat dendetan festekin loturiko erakusleihoak prestatu dituzte. Peñakideek haiek ikusi eta gogokoen alde botoa emateko gonbidapena egin dute. Gogoko erakusleihoaren aldeko botoa Altsasuko peñen Facebooeko profilaren bidez eman daiteke. Hala egiten dutenek hiru sariren zozketan parte hartuko dute: ADEko dendetan 30 euroko erosketak egiteko hiru txartel.