Altsasuko festak 2019

Egitarau zabala festetarako

Guaixe 2019ko ira. 13a, 09:11

90 urtez Altsasuko festetan txirrindula proba antolatu dutenen ordezkaritza batek piztuko du festen hasierako etxajua, eguerdian. Ia mende batez festetako kirol proba antolatzen aritu direnei aitortza egin nahi izan die udalak horrela. Ondoren bost eguneko ospakizuna hasiko da. Festak hasi baino ordu eta erdi lehenago, 10:30ean, Altsasuko Udalak harrera eginen dio 2018ko kintari. Udal ordezkariek 82 haurri (33 nesaki eta 49 mutiki) festetako ttattarra jarriko diete, haietatik 60 daude Altsasun erroldatuta. Astelehenean, berriz, adinduei aitortza egiteko txanda izanen da. Bi adinduenek arrazoi pertsonalengatik uko egin diote, baina izanen da aitortza nor jaso. 

Egitaraua 
Irailak 13, ostirala
10:30ean 2018ko kintari harrera. Zapien janztea eta kintaren lehen argazkia, udaletxe parean.
10:30ean Hamaiketakoa Altsasuko peñak antolatuta, gaztetxean.
11:30ean 2019 festen kartel lehiaketako sari banaketa, udaletxean.
12:00etan Festen eztanda handia, udaletxe parean. Altsasuko gaita-jole, txistulari eta erraldoiak, kalejira Altsasuko peñen txarangarekin eta Mutil Gazteak txaranga plazan. 
16:00etatik 20:00etara Peñen kafea eta kalejira. Foru plazatik Zumalakarregi plazara. Merienda ibilbidean zehar.
18:00etan Haurrendako antzerkia. Irrien lagunak, Iortiako zabalgunean.
19:30ean Japoniar bonbak eta buruhandiak, Foru plazan. 
19:30etik 21:30era Dantzaldia Tsunami orkestrarekin, Foru plazan.
20:00etan Peñen jaitsiera surflaria, Zumalakarregi plazatik, 21:30ean iristea Foru plazara.
21:40an Zortzikoa, Altsasuko txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan.
22:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:15etik 00:15era Gazte gaua*, Intxostiapunta.
23:30 kontzertua. Reincidentes eta dj Balber. Foru plazan.

Irailak 14, larunbata
9:30ean Dianak Burundar txistulariekin.
10:30ean Txirrindularitza. Eskolarteko proba. Burunda txirrindularitza elkarteak antolatua, Alzania kalean.
10:30ean Udalbatzaren irteera, udaletxetik, Altsasuko txistulariez lagunduta. 
11:30ean Auzatea, Zubeztia elkarteak eskainita, Foru plazan.
11:00etatik 13:00etara Altsasuko erraldoi eta buruhandiak. Irteera Iortiako zabalgunetik.
12:00etan Azken ezkila-errepika eta zortzikoa. Foru plazan.
13:00etan Eguerdiko kontzertua Tarantela orkestrarekin, Foru plazan.
15:00etan Herri bazkaria, Zelandi kiroldegian.
16:00etan Peñen kafea eta kalejira. Zelandi kiroldegitik Zumalakarregi plazara. Merienda ibilbidean zehar.
18:00etan Familiarteko kontzertua. Rock star, Iortia zabalgunean.
18:00etan Pilota partida profesionalak, Burunda pilotalekuan.
19:30ean Japoniar bonbak eta buruhandiak, Foru plazan. 
19:30etik 21:30era Dantzaldia Tarantela orkestrarekin, Foru plazan.
20:00etan Peñen jaitsiera mexikarra autobus geltokitik, 21:30ean iristea Foru plazara.
21:40an Zortzikoa ,Altsasuko txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan.
22:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:15etik 00:15era Gazte gaua*, Intxostiapunta.
24:00etatik 03:00etara Dantzaldia Tarantela orkestrarekin, Foru plazan. 
24:00etatik 02:00etara Peñen igoera Foru plazatik Zumalakarregi plazara.

Irailak 15, domeka
9:30ean Dianak Haize Berriak bandarekin.
10:00etatik 13:00etara XC. Altsasu txirrindula lasterketa (23 urte azpiko eta elite maila) Altsasuko Kirol Elkarteak antolatua,  udaletxe paretik.
11:30ean Auzatea, La Encina kultur elkarteak eskainia, Foru plazan.
11:30ean 14:30ean Txiki parka eta txu-txu trena, Iortia zabalgunean.
13:00etan Eguerdiko kontzertua: Haize Berriak banda eta Lizarrako gaita-jotzaileak eta erraldoiak, Foru plazan.
13:00etan Munduko arrozak. Gizarte Zerbitzuak eta Anitzarteanek antolatuta, Foru plazako karpan.
14:30ean Peñen makarroi-jatea, Foru plazan.
16:00etatik 20:00etara Peñen kafea eta kalejira, Foru plazatik Zumalakarregi plazara. Merienda ibilbidean zehar.
16:00etatik 19:00etara Txiki parka eta txu-txu trena, Iortia zabalgunean.
18:00etan L. Otadiako Otadiko Kristo Deuna pilota txapelketako finalak, Altsasuko Kirol Elkarteak eta Pilotajauku Elkarteak antolatuta, Burunda pilotalekuan.
18:30ean Antzekia: Sardina bakalau. Foru plazan.
19:30ean Japoniar bonbak eta buruhandiak, Foru plazan.
20:00etatik 21:30era Kontzertua: Elegancia mejicana mariatxia, Foru plazan.
20:00etan Peñen jaitsiera hippya Beti Iaten elkartetik, 21:30ean iristea foru plazara.
21:40an Zortzikoa, Altsasuko txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan.
22:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:15etik 00:15era Gazte gauak*. Intxostiapuntan.
23:30etik 03:00etara Disko festa Oihan Vegarekin, Foru plazan.

Irailak 16, astelehena
09:30ean Dianak Altsasuko gaitariekin.
11:30ean Auzatea Beti Iaten elkarteak eskainia, Foru plazan.
11:30ean Haurrendako txapa tailerra, Iortia zabalgunean.
12:00etan Omenaldia herriko nagusiei. Abardia jarriko zaie etxean, udal musika eskolak girotua.
 Prezio berezia atrakzio mekanikoetan: euro 1. 
13:00etan Eguerdiko kontzertua: Trasteando, Foru plazan.
14:30ean Nagusien omenezko bazkaria. Ondoren dantzaldia 20:00ak arte, Iortia kultur gunean.
16:00etatik 20:00etara Peñen kafea eta kalejira,Foru plazatik Zumalakarregi plazara. Merienda ibilbidean zehar.
17:30ean Play back lehiaketa eta txokolate-jana Kukuerreka elkarteak eskainita, Foru plazan.
19:30etik 21:30era Dantzaldia Gauargi taldearekin, Foru plazan.
19:30ean Japoniar bonbak eta buruhandiak, Foru plazan.
20:00etan Peñen jaitsiera festibaleroa Zumalakarregi plazatik, 21:30ean iristea Foru plazara.
21:40an Zortzikoa, Altsasuko txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan.
22:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:15etik 00:30ean Gazte gaua* Intxostiapuntan eta zezen mekanikoa (patioan).
24:00etatik 02:30era Dantzaldia Gauargi taldearekin, Foru plazan.

Irailak 17, asteartea
09:00etan Dianak Altsasuko gaitariekin.
11:30ean Auzatea Amandrea elkarteak eskainita, Foru plazan.
11:30ean Haurrendako tailerra, Iortia zabalgunean.
13:00etan Eguerdiko kontzertua: Arantza eta Pantxo, Foru plazan.
16:00etatik 20:00etara Peñen kafea eta kalejira, Foru plazatik Zumalakarregi plazara. Merienda ibilbidean zehar.
18:00etan Poniak eta betizuak, Iortia zabalgunean.
19:30etik 21:30etara Dantzaldia Puro Relajo taldearekin, Foru plazan.
19:30ean Japoniar bonbak eta buruhandiak, Foru plazan.
20:00etan Peñen jaitsiera countrya Iortia plazatik, 21:30ean iristea Foru plazara.
21:40an Zortzikoa, Altsasuko txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin, Foru plazan.
22:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.
Ondoren, festen agurra eta azken petardo sorta udaletxean. Ondoren Altsasuko peñen kalejira.

* Jolastu, dantzatu, afaldu (sukaldea irekita egonen da eta freskagarriak udalaren kontura izanen dira).