Altsasuko festak 2019

Kuadrillen eguna estreinakoz antolatu dute

Guaixe 2019ko ira. 13a, 09:22

Herri mugimenduaren egitarauko eta “festetako berrikuntza nagusia” da

Hala aurkeztu zuten antolatzaileek Kuadrillen Eguna. “Herri mugimenduko hausnarketatik jaio” dela gaztigatu zuten, “Altsasuko kuadrillek festak bere sentitzeko, haiek antolakuntzan murgiltzeko eta kuadrillen arteko interakzioa bulkatzeko” antolatu dute eguna. Hainbat bilera egin dituzte ospakizuna antolatzeko garilaz geroztik eta eguna behar bezala antolatzeko hainbat lantalde sortu zituzten. Guztien artean antolatu dute Kuadrillen eguna, astelehenean ospatuko dena. 

“Betidanik kuadrillen artean pikeak izan dira. Oraingoan pike sanoak izanen dira: kuadrilla batek besteari olinpiadetarako eta playbackerako erronka luzatuko dio”. Horietan parte hartzeko erronka bideoa sare sozialetara igo behar dute kuadrillek. Bestela, tabernetan dauden zerrendetan eman daiteke izena. Bestalde, estreinako Kuadrillen Egunerako kamixetak atera dituzte eta astelehenean hura jantzita izanen dute parte-hartzaileek. 

Antolatzaileek gaztigatu zutenez, “gure herriko festak, herritik eta herriarentzat sustatu eta jorratzearen beharra” nabarmendu zuten aurkezpenean. “Herri antolatu bat edukitzea berebiziko afera da. Mugitzen den herria ez baita inoiz hilko”. 

Atzapar Rock taldeak Kuadrillen egunaren abestia egin du.

Egitaraua 
Irailak 13, ostirala 
10:30ean Gosaia, gaztetxien. 
13:00etan Euskal preso ta iheslariengatik elkartasun brindisa. 
13:30ean Brindis feminista, plazako txoznan. Sakanako neska* gazteak. 
15:00etan Elkartasun bazkaia. 
16:30ean Peñain kafiek. 
18:00etan Gaztetxeko mustutzea. 
20:15ean Jaitsiera. 
00:00etan Ttek elektrotxaranga. 
03:00etan Kontzertua karpan: Aiaraldeko Sound System. 
04:00etan Magrak, gaztetxien. 

Irailak 14, lanbata
14:00etan AHTren kontrako tirolina, Zelandin. 
14:30ean Herri bazkaia. 
16:30ean Peñain kafiek eta kalejira. 
19:30ean Manifestaziyua: Balda eta Imanol herrian eta libre. Erasoen aurrean elkartasuna eta antolakuntza. 
20:15ean Jaitsiera. 
22:00etan Kontzertuak karpan: Alerta Gorria eta Batec. 
01:00etan Igoera. 
01:00etan Karpan: Kokonut gj. 
04:00etan Magrak, gaztetxien. 

Irailak 15, domeka
15:00etan Makarroi-jana. 
16:30ean Peñain kafiek. 
17:30ean Elkarte-poteua. 
20:15ean Jaitsiera. 
22:00etan Kantaitan afaia. 
00:00etan Kontzertua karpan: Tirri & Tery. 
04:00etan Magrak, gaztetxien. 

Irailak 16, astelehena. Kuadrillen eguna
12:30ean Amalur eta Haritz bakarlariak, gaztetxeko plazatxoan. 
15:00etan Kuadrillen bazkaia, karpan. 
16:30ean Peñain kafiek. 
17:30ean Altsasuko kuadrillen elektrotxarangia eta olinpiadak, herrian barna.  
20:15ean Jaitsiera. 
22:00etan Maravillas ogitarteko-jana. 
22:30ean Musika-bingoa, karpan. 
23:30ean Kuadrillen arteko playback-a, karpan. 
00:30ean Zumba, karpan. 
04:00etan Magrak, gaztetxien. 

Irailak 17, asteartea 
15:00etan Azken bazkaia. 
16:30ean Peñain kafiek. 
17:00etan Sakatu elektrotxarangia. 
20:15ean Jaitsiera. 
00:01ean Kalejira txarangarekin. 
01:30ean Karpan: musika aukeran eta japi aguer.