Andaluziatik datozen rock doinuak

Guaixe 2019ko ira. 13a, 08:48
Reincidentes taldea. UTZITAKOA

Reincidentes talde mitikoaren kontzertua izanen da gaur, ostirala, Altsasuko Foru plazan, 23:00etan. Altsasuko festen barruan eginen dute emanaldia Sevillakoek

1980ko hamarkadan, Sevillan, Reincidentes taldea sortu zen. Rock-aren bidez gaur egungo gizarteari kritika egiten dio taldeak: abortua, genero indarkeria, komunismoa, antikapitalismoa eta abar dira abestietan jorratutako abestiak. Sakanako Reincidentes taldeko zaleek gaur, ostirala, 23:00etan, Altsasuko festetan zita garrantzitsua dute, izan ere, Sevillakoek kontzertua eskainiko dute Foru plazan. Ondoren, DJ Balber-en emanaldia izanen da.