Altsasuko peñek aurten euren jaitsierak toki desberdinetatik abiaraziko dituzte egunero, guztietan Foru plaza helmuga dutela. Gainera, egun bakoitzean gai bati eskainiko diote. Altsasuko Peñetatik azaldu digutenez, “jaitsieretara gero eta jende gutxiago dator. Jendea hasierako tabernan geratzen zen. Horri buelta emateko asmoz, jaitsierak berreskuratzeko aldatu ditugu hasiera puntuak. Gainera, ibilbide horiekin taberna batzuetan kontsumituko du jendeak”.
Gaur, ostirala, Zumalakarregi plazatik Erkuden kalera aterako dira surf-jaitsiera izanen da. Larunbatean, autobus geltoki ondotik abiatuko dira peñakideak, mexikar jaitsiera egiteko. Domekan Beti Iaten elkartearen ondoan hasiko da jaitsiera hippya. Festibaletako jaitsiera, berriz, astelehenean eginen da, Zumalakarregi plazatik Bakea kalerantz abiatuta. Eta azken peñen jaitsiera asteartean izanen da. Iortia kultur gunean jarri dute hitzordua, country jaitsiera egiteko. Guztien abiatze ordua 20:15ean izanen da.
#AltsasukoFestak2019
Peñakideek festei buruzkoak sare sozialetan partekatzeko traola hori erabiltzea proposatu dute.