Altsasuko festak 2019

Erraldoi berriak hemen dira

Guaixe 2019ko ira. 16a, 15:10

Kinto bikote bat, neska eta mutila, dira Altsasuko erraldoi berriak. Larunbatean ezagutu zuten herria, baita erraldoi berriek herria ezagutu zuten ere. Dantzan majo dakitela erakutsi zute

Altsasuko festek beraiekin bi erraldoi berri ekarri ditu berekin. Festen egun handian, larunbatean, aurkeztu zituzten erraldoi bikote berria: kinta eta kintoa. Santa Ageda ospakizunetarako jantzita daude biak, aurrenak, gainera, opila du eskuan, atzenak, berriz, azpiltxoa eta makila. Makilako zintetan honakoak ditu irudikatuta: txistua, danborra, San Pedro ermita, kinta bat dantzan, Batzarramendiko armarria, plazako intxaurrondoa, momotxorroa, sorgina, sexu-erasoen kontrako esku gorria eta Euskaraldiko ahobizi eta belarriprest ikonoak. “Altsasuar guztiak ordezkatzen dituzten irudiak dira”, adierazi zuen Pedro Jimenez kultura zinegotziak. Erraldoi mustu berriek aldamenean Momotxorroa eta Sorgina izan zituzten. 

Larunbatean bi erraldoiei ongi etorri aurreskua dantzatu zieten. Udalak erraldoiei bizi ematen dieten eramaileak eta musikariek egiten duten lana eskertu zuen eta propio egindako festetako ttattar bana oparitu zien. Aitor Calleja erraldoi egilea ere aurkezpenean presente egon zen eta txalo ugari jaso zituen.