Gazteendako bost ikastaroren eskaintza

Guaixe 2019ko ira. 18a, 19:04
Gazteak gazte gunean.

Izena emateko epea gaur hasi eta 26an despedituko da; 012 telefonora hots egin edo Intxotiapunta gazte gunetik pasa daiteke.

Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak gaztei zuzendutako bost ikastaro antolatu ditu udazkenerako. 12 eta 30 urte bitarteko gazteendako ikastaroak dira. Aurreneko ikastaroa argazkigintza hastapena da, reflex kameraren oinarrizko erabilera ikasteko; lastailaren 3aren eta azaroaren 7a bitarteko ostegunetan izanen da, 16:00etatik 18:00etara (12 euro). Lehen sorospen ikastaroan gazteek zauri, traumatismo, erredura, epilepsia, lipotimia edo bestelakoen aurrean nola jokatu ikasiko dute; lastailaren 5ean izanen da, larunbatarekin, 09:00etatik 14:00etara (10 euro). 

Hirugarren ikastaroa Mikrobio lagungarriak izenekoa da eta organismo txiki horiek zer diren, zergatik, zertarako balio diguten ikasteko balioko dute; lastailaren 11n eta 25ean eta azaroaren 25ean izanen dira saioak, ostiraletan, 18:00etatik 21:00etara (doan). Emozioen kudeaketa ikastaroa  azaroaren 9an eta 16an, larunbatetan, 10:00etatik.14:00etara (4 euro). Azkenik, aisialdiko begirale izaten ikasteko ikastaroa antolatu du Gazteria Zerbitzuak; azaroak 16tik martxoa 14ra,  larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara (395 euro, +18 urte). 

Intxostiapunta 
Gazte gunearen  agenda ginkana erraldoiarekin abiatuko da, irailaren 28an, larunbatarekin. Hurrengo egunean, hilaren 29an, domekan, gazte gunea ezagutzeko ate irekien jardunaldia eginen da. 

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera, domeka eta jai egunetan: 17:00etatik 21:00etara.
Ostiraletan eta larunbatetan: 17:00etatik 22:00etara. 
Ekintza berezietan: 17:00etatik 01:00etara (lehena; urriaren 5ean).