Emakumezkoen erregional mailako Altsasu taldeak 2. jardunaldia izan zuen jokoan. Ostiralean Dantzalekun jokatutako partidan, Baztan taldea izan zuen arerio Altsasuk. Gure neska gorritxoak saiatu ziren, baina Baztango emakumeak finago ibili ziren eta 0 eta 2 irabazita, jokoan zeuden 3 puntuak Baztanera eraman zituzten.
Gauzak horrela, Castejon taldea da Emakumezkoen erregional mailako liderra, 6 punturekin. Jokatutako bi partidetan punturik ez du bildu Altsasuk eta 15.a da sailkapenean. Asteburu honetan atseden jardunaldia du Altsasuk.