Atletismoa

Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskola martxan

Guaixe 2019ko ira. 24a, 10:32

Urriaren 18an hasiko da eta ostiraletan eskainiko da, Altsasuko Dantzalekuko Atletismo Pistan. Hastapen taldea 17:00etan ariko da eta hobekuntza taldea 18:00etan

Duela 8 urte jarri zuen martxan Sakanako Mankomunitateak Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskola, eskari bati erantzuna emanez. Izan ere, emakume batzuk korrika ikasteko teknikak jakitea ikasi nahi zuten, eta, aldi berean, emakumeak elkartzeko beharra, gero ezagunak egin eta korrikan batera joateko. 

Ordutik korrikan ikasteko hastapen ikastaroa antolatu izan da; zerotik hasi nahi dutenek hastapen ikastaroan hasten dira, eta esperientzia dutenek baina teknikan sakondu nahu dutenek hobekuntza ikastaroa hautatzen dute. Aurten Andoni Jaka Irurtzun izango da Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskolako monitorea, orain arte lan horietan aritu den Aitor Mozo ordezkatuz. Urriaren 18tik aurrera ostiralero Dantzalekun hitzordua izanen dute emakumeek, 17:00etatik 18:00etara hastapen ikastaroan aritzeko eta 18:00etatik 19:15ean teknika hobetzeko. 

Ikasturtean izena emateko epea zabalik dago, Mank-en (948 464 866). 18 urtetik gorako emakumeek eman ahal dute izena. Ikasturte osoko kuota, urritik maiatzeraino, 50 eurokoa da.