FUTBOLA

Erregional maila: Amayarekin bana berdindu zuen Altsasuk

Guaixe 2019ko ira. 23a, 12:41

Altsasuren aurreko denboraldiko partida.

Erregional maila. 2. multzoa. Amaya 1 – Altsasu 1

Amaia eta Altsasu taldeen arteko partidako lehen zatia Iruñekoek dominatu zuten. Seigarren minuturako aurreratu zen Amaia, eta aukera gehiago ere izan zituen, baina Altsasuk atea ongi babestu zuen. Bigarren zatian, ordea, partida orekatu zen; altsasuarrek ere bere aukerak sortu zituzten, eta horietako batean, 82. minutuan, berdinketaren gola sartu zuen Lobok. Horrela, puntu banaketarekin despeditu zen lehia. 

Berriozar da erregional mailako 2. multzoko liderra (6 puntu). Altsasu 10.a da, puntu batekin. Asteburuan Altsasuk sailkapenean 12.a eta azkena den Iruña B taldea hartuko du Dantzalekun.