Extremadurako kulturari eskainitako asteburua

Guaixe 2019ko ira. 24a, 13:16

Horixe antolatu zuen La Encina Extremadurako kultur elkarteak pasa den asteburuan

17. aldiz izan zen elkarteak erkidegoko kultura erakusteko astea antolatu zuena. Hari hasiera Isabel Blanco Olleroren pregoiak eman zion ostiralean. Olerkariak bere Extremadurari buruzko olerki batzuk errezitatu eta kulturak duen garrantzia azpimarratu zuen. Ez zen poetaren aurreneko pregoilari lana Altsasun, 2009ko kultur asteari ere berak eman baitzion hasiera. Urdaiazpiko mozketa erakustaldia, eta dastaketak osatu zuten eguna. 
  
Larunbatean senidetze bazkaria animatua hartu zuen elkarteak eta Anhinojo folk musika taldearen kontzertuak borobildu zuen. Domekan, berriz, mahai jolasak eta auzatea izan ziren elkartekide guztiendako eta nahi zuten guztiendako.